lunes, 5 de diciembre de 2011

SARRERA


DNA zelula baten konposatu organiko garrantzitsuena da. Honen funtzioa zelulako informazioa gordetzea da. 


DNA 2 katez osatuta dago eta hauetariko bakoitza nukleotido ezbedinez. Nukleotido batek 3 osagai nagusi ditu: pentosa bat (marrazkian ikusten den bezala, helizearen alboetan kokatzen dira), fosfato talde bat eta base nitrogenatu bat (marrazkian, erdirantza begira daudenak). 




Base nitrogenatu 4 posible daude: Adenina (A), Timina (T), Guanina (G) eta Zitosina (C). Lehenengo biak osagarriak dira euren artean eta baita azkenengo biak ere.  




DNAk  bi prozesu garrantzitsu ditu: erreplikazioa eta transkripzioa. Lehenegoarekin, molekularen kopia identikoa lortuko da. Bigarrenarekin, berriz, DNAn gordeta dagoen informazioa erabiliz, zelulak behar dituen proteinak sintetizatuko dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario