Proteinen Sintesia




                                                           Proteinen sintesirako DNAn gordeta dagoen informazioa erabiltzen da. Prozesu hau bi pausutan ematen da:


- Trankripzioa (marrazkian, "Transcription"): Hemen DNAtik mRNA molekula osagarria lortuko dugu.


- Itzulpena (marrazkian, "Translation"): Hemen mRNAn dagoen informaziotik proteina sintetisatuko dugu.



    Transkripzioan, DNAn dagoen informazioa RNA mezularira pasako da. Honen arrazoia honakoa da: DNA nukleo barruan kokatzen da eta hain garrantzitsua denez ezin da hemendik atera. Proteinen sintesia (itzulpena) zitosolean burutzen da. Beraz, mRNA informazioa nukleotik zitosolera eramateaz ardiratzen da.


    Transkripzioaren prozesua DNA molekularen harizpi bakarra eredu bezala hartuta burutzen da. Kate berria (mRNA) sintetisatzean  heltze prozesu bat pairatuko du. Hemen, introiak kendu egingo dira eta exoiak (zati kodifikagarriak) soilik utziko dira.


    Itzulpenean berriz, mRNAk dakarren informazioa erabilita aminoazidoen sekuentzia zehatza eratuko da. mRNAn kodoiak egongo dira. Kodoi bakoitzak 3 nukleotidoz osatuta dago. Hauetariko bakoitza aa zehatz bati dagokio (adb. AUG - Metionina izango da). 


    Azkenean, aa askodun katea edukiko dugu (kate peptidikoa). Prozesua bukatzean kate peptidiko hau askatu egingo da eta zelularen behar den tokira eramango da bere funtzioa bete dezan.




    No hay comentarios:

    Publicar un comentario