DNAren erreplikazioa




DNAren erreplikazioa DNA molekula batetik (2 kateduna) 2 molekula (bakoitza bi kateetakoa) lortzea da. Prozesu honetan hainbat entzimek hartzen dute parte. Hauetariko garrantzitsuena DNA polimerasa da. Entzimak honek DNAren kateetariko bat eredu bezala hartuta, honen osagarria den katea sintetisatuko du. 


Honetaz gain, beste hainbat entzima eta osagai behar izango dira:

  • Helikasa: DNAren bi harizpiak banduko ditu, hau da, nukleotidoen arteko hidrogeno loturak apurtuko ditu.
  • RNA primasa: 3´- 5´ norabidean sintetisatzen ari den katearen hasierako zatia sintetisatuko du. Gero, zati honetan, DNA polimerasa lotu egingo da sintesiarekin jarraitzeko.
  • Topoisomerasa: Oraindik deskiribilkatu gabeko harizpietan eratzen doazen korapiloak desegin egingo ditu.
  • SSB proteinak: Banandutako harizpiak bananduta mantenduko ditu (harizpien joera berriro kiribilkatzea da).
  • DNA ligasa: Harizpi berriak sintetisatu ondoren, RNA primasak sintetisatutako zatiak DNA bihurtuko ditu eta era berean, katea jarraian antolatuko du (zeuden hutsuneak betez).

Azkenean, bi harizpietako bi molekula lortuko ditugu. Molekula bakoitzean jatorrizko harizpi bat egongo da eta sintetisatu berri den beste bat.

Honen, ondorioz, DNAren erreplikazioa erdi-kontserbakorra dela esaten da.






No hay comentarios:

Publicar un comentario